Guri buruz

Historia

Mendizabal denda 1962ko abuztuan sortu zen Zarauzko kale Nagusiko 21ean.

Lehen eta orain, Mendizabalen dendaren eskaintzaren ardatza jantzi tradizionala, euskal jantzia edota baserritar jantzia deritzana izan da.

Mendizabalen bilakaera ez dago ulertzerik, Zarautzen 1924tik ospatzen diren Euskal Jaien ibilbiderik gabe eta zehazki, irailaren 9an, Arantzazu egunean, “Euskal Jai Eguna” herri festa, egun nagusirik gabe.

Hasieran, jantziak etxeetan egiten zirenez, batez ere osagarriak saltzen ziren. Denborarekin ordea, jantzi osoak, bertan egindakoak naiz komertzializatuak, saltzen hasi zen. Jantzi hauen erabilera batez ere folklorean, dantza taldeetan, jai eta festetan izaten da.

GURE PRODUKTUAK

Mendizabalen izaeran bi balore dira nagusiak: hemengo ekoizpena eta gai naturalen erabilera. Alde batetik, artisautzaz edota bertako tailerretan ekoiztutako produktuak eskaintzen dira; bestetik, erabilitako hari, ehun edo oihalak natural eta ekologikoak dira: lihoa, kotoia eta artile dira gai nagusiak.

Euskal jantzi tradizionalez gain, gaur egun, tradizio hortan oinarrituz, Mendizabalek, gure egunerokoan, erabili ditzazkegun jantziak eskaitzen ditu. Txaketak, kaikuak, gonak, txapelak eta abarketak, beste batzuen artean.