TRADIZIOA ETA ESKULANGINTZA
Mendizabal 1962ko abuztuan sortu zen, Zarauzko Kale Nagusian. Harrezkero, euskal jantzi tradizionala eta bere osagarriak eskaintzen ditu. Gure filosofian bi balio nabarmentzen dira: tokiko ekoizpena eta materia naturalen erabilera.
Euskal jantzi tradizionalez gain, tradiziozko janzki horietatik eratorritako, eguneroko bizitzan erabil ditzakegun, arropa eta osagarriak ere eskaintzen ditu Mendizabalek; besteak beste, jakak, kaikuak, gonak, txapelak eta abarketak.